Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2020ko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4107

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei ordezkapenetarako dirulaguntzak ematen dizkiena.

Dirulaguntza hauek euskara eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua arautzen da eta, bestetik, euskara ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak ezartzen dira.

Ikusirik udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa eta berori aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru-kopurua ematea, egindako kontratazioen dirulaguntza gisa. Emandako dirulaguntza 2020ko urtarrila-ekaina epeari dagokio, gehienez ere.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezartzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza erreboka dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Errekerimendua aurretik izan bada, erabaki espresuaren jakinarazpena jasotzen den egunaren edo ustez ukatutzat jotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatuko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala