Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2020ko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4099

AGINDUA, 2020ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Blanca Maria Guerrero Ocejo andrearen kargu-uztea Hezkuntza Saileko Arabako lurralde-ordezkari gisa (kodea: 512076; dotazioa: 2).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Blanca Maria Guerrero Ocejo andrea Hezkuntza Saileko Arabako lurralde-ordezkari kargutik kentzea (kodea: 512076; dotazioa: 2; destino-osagarriaren maila: 29; osagarri espezifikoa: 0-A), berak hala eskatuta / Administrazio honetako beste postu batera joango delako. Era berean, eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2020ko urriaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala