Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4055

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (238/2019-E prozedura laburtua) interesdun direnak.

Espediente-zenbakia: PCA-147/2019-XIV (REC-PER-003/2019-XIV).

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2019ko otsailaren 18ko Aginduaren aurka jarri da. Agindu horren bidez, ezetsi egin da Segurtasuneko sailburuordearen 2018ko urriaren 5eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzan goi-mailako kategoriako edo espezialitateko izendapen askeko unitate barruko zerbitzu-eginkizuna arautu zen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 22a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala