Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2020ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4036

EBAZPENA, 2020ko irailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Hanneke De Jaegher andreak gainditu egin duela 2020ko urtarrilaren 9ko ebazpenak (2020ko urtarrilaren 27ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Logika eta Zientziaren Filosofia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Hanneke De Jaegher andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. Pasaporte zkia.: ***2600**. Kodea: IDPTCL1 – D00003-4 Jakintza arloa: Logika eta Zientziaren Filosofia. Saila: Logika eta Zientziaren Filosofia. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebiduna (gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Gogoaren Filosofia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko irailaren 24a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala