Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2020ko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3997

AGINDUA, 2020ko irailaren 29koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Saileko langile bat behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uzte hau sinatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Julian Beloki Guerra jauna Segurtasun Saileko kalitatearen kudeaketarako prozesuak ezartzeko aholkulariaren kargutik kentzea (5283 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2020ko irailaren 30ean izango ditu eraginak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 29a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala