Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2020ko irailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3920

EBAZPENA, 2020ko irailaren 16koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibentzako laguntzak emateko dena.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 20ko Aginduaren bidez (EHAA, 2020ko ekainaren 3koa) egindako deialdian oinarrituta, eta izapidetutako espedienteak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2020. urtean zehar euren jarduerak finantzatzeko.

2. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa, dirulaguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, «Gastuaren justifikazioa» inprimaki normalizatua behar bezala beteta eta emandako dirulaguntzaren zenbateko bera edo handiagoa duten faktura eta ordainagiriekin batera aurkezten denean ordainduko da. Dokumentazio hori aurkezteko epea 2020ko abenduaren 23an amaituko da, egun hori barne.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 16a

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria

LUCIA TORREALDAY BERRUECO

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala