Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2020ko irailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3918

AGINDUA, 2020ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2020-2021 ikasturterako zehaztu beharreko unitateak xedatzea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Agindu horren III. kapituluan xedatzen dira ikasturteka itundu beharreko unitateak zehazteko betekizunak eta prozedura.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez, 2020-2021 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu eta irakaskuntza ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2020-2021 ikasturterako ituna onartzea, etapaka; agindu honen eranskinean zehaztu dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.

2. artikulua.– Agindu honen bidez ituntzen diren unitateak 2016ko apirilaren 27ko 17.3 eta 18.2 artikuluetan xedatutakoaren mende egongo dira.

3. artikulua.– Hezkuntza-itunen Araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, itun osoak dituzten ikastetxeek ez dute diru-kopururik jasotzerik izango ikasleengandik irakaskuntza dela-eta.

4. artikulua.– Itunpeko ikastetxeak sostengatzeko modulu ekonomikoen arabera, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legean jasotakoen arabera, kalkulatu dira eranskinetan zehaztutako zenbatekoak –modulu ekonomiko horiek eguneratu egin dira–.

2021. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, Aurrekontuen Legeak 2021eko ekitaldirako ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-zenbatekoak gehienekoak dira, eta barnean hartzen dituzte irakasleen eta gainerako langileen gastuak.

Goragoko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala