Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2020ko irailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3913

AGINDUA, 2019ko irailaren 17koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 6ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu haren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egiten da; 2020ko uztailaren 13ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 53) lanpostuaren deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 17a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala