Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3885

AGINDUA, 2020ko irailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durango udalerriko «Bartolome Ertzilla» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Durango udalerriko «Bartolome Ertzilla» Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Kontuan hartuta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2020-2021 ikasturtetik aurrera Musikatresna Sinfonikoko adarreko «Tronboia» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakiak: 48009724 eta 014990.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Bartolome Ertzilla».

Titularra: Organismo Autónomo Administrativo Escuela de Música y Conservatorio de Grado Medio Bartolome Ertzilla.

Helbidea: Montevideo Etorbidea, 7.

Udalerria: Durango.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: Bakarlaria eta Kantu korala.

– Instrumentu sinfonikoak: Biolina, Biola, Biolontxeloa, Flauta, Klarinetea, Kontrabaxua, Oboea, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia eta Tronpeta.

– Instrumentu polifonikoak: Pianoa.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: Txistua.

– Zenbait joera: Baxu elektrikoa eta Gitarra elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala