Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3883

AGINDUA, 2020ko irailaren 17koa, Hezkuntza sailburuarena, Barakaldoko «Ilargi» Haur Eskola Pribatuaren (Bizkaia) titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Barakaldon dagoen «Ilargi» Haur Eskola Pribatuaren (Bizkaia) titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularra den Alexander Villanueva Alcantara jaunak erakundearen ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Ilargi» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna Alexander Villanueva Alcantara jaunak dauka eta aurrerantzean Ainhoa Alonso Kortazar eta Nerea Jaione Martínez Pérez andereek izango dute; beraiek subrogatuko dituzte ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Barakaldoko udalerriko Euskadi Hiribideko, 9 zenbakian, eta 48018919 kode-zenbakia du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala