Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
3877

EBAZPENA, 2020ko irailaren 16koa, Gipuzkoako Batzar Nagusiena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 7/2020 foru dekretu-araua, abuztuaren 13koa, EUFAko emakumezkoen txapeldunen 2020ko ligaren amaierako fasearen araubide fiskala erregulatzen duena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko osoko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 7/2020 Foru Dekretu-Araua, abuztuaren 13koa, UEFAko Emakumezkoen Txapeldunen 2020ko Ligaren amaierako fasearen araubide fiskala erregulatzen duena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko abuztuaren 14an argitaratu zena (154 zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2020ko irailaren 16a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala