Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3874

IRAGARKIA, 554/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Aida Belasko Corraleño andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean –zehazki, 554/2019 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat–, 2019ko martxoaren 27ko Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren kontra, zeinaren bidez Ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa ezesten baita: Ofizial-gidaria kategoriako izangaien ondoriozko faseko hautatutako izengaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratzeko Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 433/2019 Ebazpena, hainbat erabaki judizialek emandako epaia betearaztearen ondoriozkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala