Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3866

AGINDUA, 2020ko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizen (Bizkaian) dagoen «Somorrostro» Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Somorrostro» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); martxoaren 18ko 385/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez «Energia berriztagarriak» goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (apirilaren 14ko BOE), eta uztailaren 3ko 119/2012 Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipaturiko tituluari dagokion curriculuma (abuztuaren 6ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2020-2021 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48003631.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Somorrostro».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Juan kalea, 10.

Udalerria: Muskiz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Energia berriztagarriak» goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Administrazioa eta finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

○ «Marketina eta publizitatea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

○ «Eraikuntza-proiektuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Obra zibileko proiektuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

○ «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko Lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Instalazio elektriko eta automatikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Telekomunikazio-instalazioak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta Informatika-sistemak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Energia eta ura.

○ «Energia berriztagarriak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa», Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Soldadura eta galdaragintza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Eraikuntza metalikoak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

○ «Ile-apainketa eta estetika», oinarrizko Lanbide-heziketako zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ile-apainketa eta -kosmetika», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze-lanak.

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak», oinarrizko Lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mantentze-lan elektromekanikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Arrisku profesionalen prebentzioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa», goi-mailako heziketa-zikloa.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

○ «Ibilgailuen automobilen elektromekanika», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Automozioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aukez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala