Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
3862

EBAZPENA, 2020ko irailaren 16koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko irailaren 11ko Ebazpenean jasotako hutsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, Ikerketa Kriminaleko Ikastaroetara (IKI) sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiten da, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioentzat.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18. artikuluak ezartzen duenez, dokumenturen bat bere edukia aldatzen edo aldatzen duten edo horri buruzko zalantzak sor ditzaketen hutsak edo omisioren batekin argitaratzen bada, osorik edo behar den zatian erreproduzituko da, 2. paragrafoaren arabera egingo diren beharrezko zuzenketekin.

Era horretako hutsak aurkitu dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2020ko irailaren 11ko Ebazpenaren idazpuruan eta testuan eta hutsen zuzenketa egiten da. Ebazpen horren bidez, Ikerketa Kriminaleko Ikastaroetan (IKI) sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako karrerako funtzionarioei zuzenduta (2020ko irailaren 16koEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 183. zk.).

2020/3678 (1/12) orrialdean, idazpuruan:

Honako hau dioenean:

«EBAZPENA, 2020ko irailaren 11koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Ikastaroetan (IKI) sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena».

Honako hau esan behar du:

«EBAZPENA, 2020ko irailaren 11koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Ikastaroetan (IKI) sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena».

2020/3678 (1/12) orrialdean, lehen paragrafoan:

Honako hau dioenean:

«Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 23. artikuluak xedatutakoan oinarriturik, eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz; Segurtasun Saileko Segurtasun Sailburuordetzak ezarritako helburuak ikusirik; Ikerketa kriminaleko ikastaroetan (IKI) sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten da Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako funtzionarioentzat.»

Honako hau esan behar du:

«Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 23. artikuluak xedatutakoan oinarriturik, eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz; Segurtasun Saileko Segurtasun Sailburuordetzak ezarritako helburuak ikusirik; Ikerketa kriminaleko ikastaroetan (IKI) sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten da Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako funtzionarioentzat.»

Arkauti, 2020ko irailaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala