Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3855

AGINDUA, 2020ko irailaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Imanol Agote Alberro jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarea Garatzeko aholkulariaren kargutik (5293 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu uzteak 2020ko irailaren 17tik aurrera izango ditu eraginak. Kargu uztearen eguna betiere zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 18a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala