Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3844

157/2020 DEKRETUA, irailaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jesus Losada Besteiro jauna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala