Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2020ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3794

EBAZPENA, 2020ko irailaren 10ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena. Honen bidez, dirulaguntzak ematen zaizkie kontsumitzaileen elkarteei, 2020ko ekitaldian funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko.

Kontsumobideko zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu zen, 2020ko ekitaldian funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko.

Lau erakundek eskabidea aurkeztu zuten 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, bertan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.

Kontuan hartu da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratu den epaimahai kalifikatzaileak 2020ko ekainaren 23an egindako proposamena.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau

Xedatzen Dut:

1.– Dirulaguntzak ematea kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuetarako: 423.053.98 euro guztira, honako erakunde hauen artean eta honela banatuta:

Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea – ACUBI.

(Ikus .PDF)

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE.

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB.

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen Elkartea – ACUV/EKA.

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 10a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala