Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2020ko irailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3762

AGINDUA, 2020ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioak izendatzen dira (Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak).

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bidez, praktiketako funtzionario izendatu zen 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedurako Maisu-maistren kidegoan hautatutako izangai bat, bai eta 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretako Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan hautatutako izangaiak ere (praktikak 2019-2020 ikasturtean egin behar izateagatik legezko atzerapen-egoeran egoteagatik, praktikak 2019-2020 ikasturtean berriz egin behar izateagatik eta hautatuen zerrendan sartzeagatik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 18ko eta 2019ko uztailaren 29ko Ebazpenen arabera).

Era berean, aipatutako 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak; salbuespenak eta atzerapenak salbu.

Praktikak amaitu dira eta, eskatutako betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituztela aztertu ondoren, karrerako funtzionario izendatuko dira praktikak gainditu dituzten zein praktikak ebaluatzetik salbuetsita dauden hautatutako izangaiak.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia. Hautatua izan zen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, zeinaren bidez aldatu baitziren zuzendari beraren 2017ko uztailaren 21eko Ebazpenak (horien bidez argitaratu ziren lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak ere), bai eta zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena ere (zeinaren bidez argitaratu baitziren hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak). Hori I. eranskinean zerrendatzen da.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 18ko eta 2019ko uztailaren 29ko Ebazpenak direla eta. Horiek II. eranskinean zerrendatzen dira.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. Horiei praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran egotea onartu zitzaien eta praktikaldia 2019-2020 ikasturtean egin zuten, bai eta ikasturte horretan praktikak errepikatu zituztenei ere. Horiek III. eranskinean zerrendatzen dira.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. Praktikak gainditu dituzten zein horiek ebaluatzetik salbuetsita dauden hautatutako izangaiak dira. Horiek IV. eranskinean zerrendatzen dira.

Bosgarrena.– Agindu honen I. eranskinean izendatutako izangaia karrerako funtzionariotzat joko da 2018ko irailaren 1etik aurrera.

Seigarrena.– Agindu honen II. eranskinean izendatutako izangaiak karrerako funtzionariotzat joko dira 2019ko irailaren 1etik aurrera.

Zazpigarrena.– Agindu honen III. eta IV. eranskinetan izendatutako izangaiak karrerako funtzionariotzat joko dira 2020ko irailaren 1etik aurrera.

Zortzigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako langilea jada Administrazioko beste Kidego bateko funtzionarioa baldin bada, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala