Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3752

EDIKTUA, 2020ko irailaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 10919 zehapen-ebazpena.

Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Zehapenaren borondatezko ordainketa eskatu ondoren eta enpresak ordaindu ondoren, amaitutzat eman da prozedura, eta enpresa zehatuari ohartarazten zaio eskubidea duela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen, eta honako hau jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala