Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3745

EDIKTUA, 235/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 235/2017 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-09-10ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auto Group Shunn, S.L demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Azpeitia, 2020ko irailaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala