Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3742

EBAZPENA, 2020ko irailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2020ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2020rako deialdia. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dira.

Agindu horren 21.2 artikuluak xedatzen du laguntza-eskabideak ebazteko, kontuan hartuko zirela eskabideak zer hurrenkeratan jaso ziren. Halaber, 23.2 artikuluan ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2020ko laguntzen deialdiaren 2. artikuluan, ezartzen da laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat. Eguneratzerik izanez gero, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

Halaber, 2. artikulu horretan, jakitera ematen da zein den 2020ko deialdi honetarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa. Geroago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez zuzentzen dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren hutsak eta 2. artikulu hori osatu zen, 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzetarako 2020ko ordainketa-kredituaren zenbatekoa zehaztuz.

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitako aktibo finkoetan inbertitzeko laguntzak finantzatzeko 2020rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2020ko martxoaren 31n, 17:03an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Ordezteagatik, (Lanbideren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 10.3 art.).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

jose NESTOR ARANA ARABAOLAZA.


Azterketa dokumentala