Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2020ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3741

AGINDUA, 2020ko irailaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2020ko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduak arautzen ditu «Joxe Mari Korta» sariak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.). Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen (2011ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.).

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2020ko ekitaldiko sarien deialdia egitea eta horretarako eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

«Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2020ko deialdia egitea da agindu honen helburua. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatu zuen, zeinaren bidez «Joxe Mari Korta» sariak arautzen baitira.

2. artikulua.– Betekizunak.

Agindu arautzailearen 3. artikuluan zehazten diren pertsona fisikoak izan daitezke agindu honen bitartez iragarritako sarien onuradun.

Aurkeztutako hautagaiek aipatu aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, agindu arautzailearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Hautagaitzak eta aginduzko gainerako agiriak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduetakoren batean.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Deialdi-agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 9a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala