Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2020ko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3675

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 122/2020 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Izangai batek 122/2020 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak emandako 2020ko otsailaren 19ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez baztertu egiten baita Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda librean sartzeko hautaketa-prozeduratik, 2017ko abuztuaren 1eko ebazpenaren bidez deitua, bai eta Bilboko Udaleko Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen Arloko zinegotzi ordezkariak emandako 2020ko martxoaren 2ko ebazpenaren aurka.

Espediente-zenbakia: AAP 128/2020-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko abuztuaren 3a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala