Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2020ko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3669

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 674/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Adostasun gabeko dibortzioari buruzko 674/2019 prozeduran, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 Epaitegian jarraitu den horretan, epaia ezarri zen aurtengo irailaren hiruan. Epai horren kopia Jermen Paul Morel Cruz interesdunaren esku dago, epaitegi honetan, eta haren kontra honako errekurtso hau jarri daitekeela ohartarazi da:

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Jermen Paul Morel Cruz demandatuari legez ezarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau egin eta sinatu dut, Bilbon, bi mila eta hogeiko irailaren 3an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala