Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2020ko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3663

AGINDUA, 2020ko irailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Bilbo udalerriko Herrigune Historiko eta Bilbo Zaharra auzoen Birgaitze Integratuko Areak modifikatzea, eta Birgaitze Integratuko Areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua zabaltzea.

AURREKARIAK

1.– Bilboko Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areetarako zehaztuta dauden delimitazioak modifikatzeko, Herrigune Historikoa eta Bilbo Zaharra auzoentzat. Idazkiarekin batera, eremuen mugaketa-planoa aurkeztu da.

2.– Eremu horren jardute-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agirietan, Udalak aurkeztutako mugaketa-planoetan, eta organo honetara atxikitako langileriak egindako inguruaren begizko ikuskapenean. Mugaketak agindu honi atxikitzen zaizkion planoetan zehazten da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan eta Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan.

2.– Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, horretarako emandako agindu baten bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden dirulaguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu eta area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar bada.

3.– Delimitazioa gutxi aldatu denez, nahikoa justifikatuta ulertzen da bere garaian aurkeztutako azterketa 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzei dagokiena, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. 2020ko abuztuaren 7an emandako txostenak ere horrela esaten du. Txostena espedientean dago.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilbo udalerriko Herrigune Historikoa eta Bilbo Zaharra auzoen area degradatua modifikatzea, erantsitako planoetan jasotakoaren arabera.

Bigarrena.– Baimentzea abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areetarako dirulaguntzak ematea, mugaketaren aldaketan burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei.

Hirugarrena.– Agindu honen berri ematea Bilboko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik aurrera; horrek ez du esan nahi argitaratu ezin daitekeenik, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 1a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala