
182. zk., 2020ko irailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3661
EBAZPENA, 2020ko irailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Naiara Ortuzar Markes andreak gainditu egin duela 2019ko urriaren 28ko Ebazpenak (2019ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Anatomia eta Giza Enbriologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Naiara Ortuzar Markes andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: *8*2***0L. Kodea: AGC8L1 – D00212-12. Jakintza arloa: Anatomia eta Giza Enbriologia. Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Anatomia II».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko irailaren 8a.
Errektorea.
EE (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.
RSS