Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2020ko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3660

EBAZPENA, 2020ko irailaren 10ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko buruaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatututak onartzen dituen abenduaren 18ko 240/2007 Dekretuaren 7.2.n) artikuluan ezarritakoari jarraiki,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Angeles Alonso Prieto andrea Uraren Euskal Agentziako Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko burua kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– 2020ko irailaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilebeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasitaVitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 10a.

Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala