Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2020ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3632

EBAZPENA, 2020ko irailaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko dirulaguntzak ematen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak dirulaguntzak emateko 2020ko apirilaren 21eko ebazpena onartu zuen, Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko merezimendu-lehiaketarako. Horrekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten ikerketak sustatzeko dirulaguntzak honako proiektu hauei ematea:

1.– «La mujer víctima de violencia: análisis multidisciplinar del ordenamiento jurídico español y europeo a la luz del Convenio de Estambul». Eneko Echeverria Bereciartua, José Francisco Etxeberria Guridi, Katixa Etxebarria Estankona, Enara Garro Carrera, Jon Mirena Landa Gorostiza, Dunia Marinas Suárez, Goizeder Otazua Zabala eta Maite Zelaia Garagarza.

2.– «Parlamentos sensibles al género en Euskadi: Parlamento Vasco y Juntas Generales en el siglo XXI». Arantxa Elizondo Lopetegui eta María Silvestre Cabrera.

Bigarren artikulua.– Lehenengo artikuluan aipatutako proiektuek baino ez dutenez gutxieneko puntuazioa gainditu, aditzera ematea Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten ikerketak sustatzeko dirulaguntzen ordezkorik ez dagoela.

Hirugarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 10a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala