Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2020ko irailaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3586

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 29koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2020-2021 ikasturtean dirulaguntzak ematen dizkiena.

2020ko apirilaren 21eko Aginduak (ekainaren 5eko EHAA, 80. zk.) arautzen du lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei 2020-2021 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko prozedura, eta horretarako irizpideak ezartzen ditu.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei, adierazitako prestakuntza-jarduerak antolatu eta garatzeko, eranskinean adierazten diren kopuruetan.

Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 29a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala