
179. zk., 2020ko irailaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
3577
124/2020 DEKRETUA, irailaren 8koa, Administrazio eta Finantzazio Sanitarioko sailburuordea kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2020ko irailaren 8an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fátima Ansotegui Elordi andrea, Administrazio eta Finantzazio Sanitarioko sailburuordearen kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2020ko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 8an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
RSS