Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2020ko irailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ABANTO ZIERBENAKO UDALA
3557

IRAGARKIA, Gallartako UE-GA-06 unitateko bolumenen antolamendurako xehetasun-azterketa behin betiko onesteari buruzkoa.

Udalbatza Osoak, 2020ko uztailaren 30ean egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, beste batzuen artean, eta honela dio zehazki:

«1.– Behin betiko onestea Gallartako UE-GA-06 unitateko bolumenen antolamendurako xehetasun-azterketa, Promociones Ganeran XXI SL enpresak eskatua, Enrique Ugarte Saez eta beste arkitekto batzuek 2019ko uztailean idatzitako eta 2019ko uztailaren 15ean aurkeztutako dokumentuaren arabera (sarrera-erregistroko zk.: 7061).

2.– Onartutako dokumentua Bizkaiko Foru Aldundiko hirigintza-plangintzako administrazio-erregistrora igortzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 89.3 artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz.

3.– Behin betiko onartzeko erabaki hau argitaratzea, baita onartutako dokumentuaren hirigintza-araudia ere, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 89.5 artikuluan ezarritako baldintzetan. Era berean, erabakiaren berri emango da lurralde historikoan hedapen handiena duen egunkarian, baita udaletxeko iragarki-taulan ere.

4.– Erabaki hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta xehetasun-azterketaren eduki osoa jendaurrean jarrita dagoen helbide elektronikoa aipatzea, bai eta ingurumen-txosten estrategikoa argitaratu duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria ere, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 32. artikuluan ezarritako ondoreetarako.

5.– Promociones Ganeran XXI SL enpresari jakinaraztea, dagozkion ondoreetarako, Ingurumen Administrazioko zuzendariaren 2020ko ekainaren 29ko Ebazpena; horren bidez, Gallartako UE-GA-06 unitateko bolumenen antolamendurako xehetasun-azterketaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen da.

6.– Beharrezko diligentziak egitea behin betiko onarpenaren dokumentuaren ale bat administrazio-espedientean gordetzeko eta Udalaren webgunean sartzeko (udal-plangintzaren ataria).

7.– Erabaki honen berri ematea interesdunei eta Gallartako UE-GA-06 unitateak eragiten dienei (espedientean jasota daude).

8.– Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean. Bestela, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia eman duen organo beraren aurrean, jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean. Nolanahi ere, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere jarri ahal izango da».

– Erabaki hori eta xehetasun-azterketaren eduki osoa jendaurrean dago helbide elektroniko honetan: www.abanto-zierbena.eus

– 2020ko ekainaren 29ko Ebazpena, Ingurumen Administrazioko zuzendariarena (horren bidez, Abanto-Zierbenan Gallartako UE-GA-06 unitateko bolumenen antolamendurako xehetasun-azterketaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen da) 2020ko uztailaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (145. zk.).

Eta horren berri eman da Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 32. artikuluan ezarritako ondoreetarako.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, 2020ko uztailaren 30a.

Jarduneko alkatea,

JON CUESTA ESCAMILLA.


Azterketa dokumentala