Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2020ko irailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3550

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- eta erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei eginiko deialdia, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez, dei egin zitzaien itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- eta erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan parte har zezaten 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan.

Agindu horren 9. artikuluak dioenez, batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu aurkeztu diren proposamenak, eta agindu horretan ezarriko da batzorde horren osaera. Batzordeak, egokitzat jotzen dituen txosten teknikoen ostean, dagozkion proposamenak egingo dizkio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari.

Esandako guztiagatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko ikastetxeak hautatzea, 2. artikuluaren 4. apartatuak ezartzen duen bezala.

Bigarrena.– Dirulaguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, kasu bakoitzean zehaztutako zenbatekoarekin.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea III. eranskineko ikastetxeei, kasu bakoitzean aipatzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Aginduaren 15. artikuluaren 1. apartatuaren arabera, dirulaguntzak bi zatitan ordainduko zaizkie ikastetxe onuradunei:

a) Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 60; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi eta, gehienez, bi hileko epean ordainduko da.

b) Bigarrenean, gainerako % 40a, deialdiaren aginduaren 15. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den justifikazio-dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 11.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

I. ERANSKINA
2020-2021 IKASTURTEAN SARE_HEZKUNTZAN PARTE HARTUKO DUTEN IKASTETXEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
SARE_HEZKUNTZA 2020-2021 DEIALDIAN DIRULAGUNTZA JASOKO DUTE ERAKUNDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRULAGUNTZA UKATUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
MAILAZ IGOTZEKO HELDUTASUN TEKNOLOGIKO EBALUAZIOAN PARTE HARTZERA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala