Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2020ko irailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3549

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 23koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak hautatzeko dena, hezkidetza, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan lantzeko jarduketa-proiektuak egiteko 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 5eko aginduak egindako deialdian oinarrituta, eta Hautaketa-batzordeak izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean jasotako itunpeko ikastetxeak hautatzea, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan jarduera-proiektuak egiteko, hezkidetza, prebentzioa eta emakumeen aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan lantzeko.

Bigarrena.– Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euro esleituko zaizkio irakasleen prestakuntza-jardueren gastuei, eskola-komunitatearen gastuei eta proiektuaren koordinazio- eta zabalkunde-ekintzen gastuei aurre egiteko, proiektuak hartu behar dituen hiru ikasturteetatik lehenengoan. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa – dirulaguntzaren % 60– esleitutako dirulaguntza onartu bezain laster egingo da.

b) Gainerakoa – dirulaguntza osoaren % 40– «Hezkidetza – Dirulaguntzaren justifikazioa» agiria aurkeztu ondoren ordainduko da; 2021eko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 23.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala