Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2020ko irailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3544

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 29koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Jon Teres Zubiaga jaunak gainditu egin duela 2020ko urtarrilaren 15eko ebazpenak (2020ko otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Makina eta Motor Termikoak» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Jon Teres Zubiaga Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8571**. Kodea: AGC8L1-D00148-11. Jakintza arloa: Makina eta Motor Termikoak. Saila: Makina eta Motor Termikoak. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Energetika Eraikuntzan» eta «Eraginkortsun energetikoarekin lotutako Europar zuzentarauak eta Ikerkuntza».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko uztailaren 29a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala