Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3542

IRAGARKIA, 2020ko abuztuaren 26koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira birgaikuntza isolaturako emandako laguntzak baliogabetzeko ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) ager daitezke (aldez aurretik hitzordua 945 01 77 09 telefonoan) bost eguneko epean, ebazpenek zer dioten jakiteko, eta, iragarkia EAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 26a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala