Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3534

103/2020 DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa, zeinaren bidez sortzen baita Haur Hezkuntzako zentro publiko bat Barrundiako udalerrian (Araba).

Autonomia-estatutuaren arabera, irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, alderdi guztiak, maila eta gradu guztiak, modalitate eta espezialitate guztiak barnean hartuta. Halaber, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak sortu, aldatu, zabaldu, batu, sailkatu eta kentzea ere Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio.

Beste alde batetik, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 5. artikuluan dago xedatuta Euskal Autonomia Erkidegoaren ahalmen publikoei dagokiela irakaskuntzako programazio orokorra egitea, euskal eskola publikoa osatzen duten zentroak sortu, aldatu eta kentzea, plangintza demokratiko eta parte-hartuzko baten esparruan, irakaskuntzaren kalitatea bermatzearren.

Barrundiako udalerria Arabako Lautadako eskualdean dago, Arabako Lurralde Historikoko ipar-ekialdeko koadrantean, eta 97,31 km2-ko azalera eta 945eko biztanleria dauka. 13 erakunde hauek osatzen dute: Audikana, Dallo, Elgea, Etura, Etxabarri-Urtupiña, Gebara, Heredia, Hermua, Larrea, Marieta-Larrinzar, Maturana, Mendixur eta Ozaeta. Udalerriko herri burua da eta hor dago Barundiako udaletxea.

Barrundiako udalerrian ez dago Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako irakaskuntzako eskaintzarik; beraz, etapa horretako ikasleek beste udalerri batzuetan sakabanatu behar izaten dira etengabe. Argi geratu da egoera hori gainditu behar dela, eta, horretarako, ikastetxe publiko bat jartzeko lehentasuna azaleratu da, zehazki, berez ere barreiatua den udalerriko eskolaratze-premiei aurre egiteko.

Ikastetxeak sortu, kendu eta aldatzeko eginkizuna hezkuntza-administrazioei dagokie, hala baitago jasota Hezkuntza Eskubidea arautzeari buruzko urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko abuztuaren 25eko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Haur Hezkuntzako zentro publiko hau sortzea:

Izena: EEI Barrundia HHE.

Kodea: 01007798.

CAPV kodea: 010723.

Herria: Ozaeta.

Udalerria: Barrundia.

Lurralde historikoa: Araba.

2. artikulua.– Zentro hori 2020ko uztailaren 1ean zabalduko da.

3. artikulua.– Dekretu honen bidez sortutako zentroko lanpostuak ezartzeko, lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretua onetsi behar da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostian, 2020ko abuztuaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala