Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2020ko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3475

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2020ko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, deialdia egiten duena 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko dirulaguntzetarako, eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzetarako».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren I. eranskinean (2020ko abuztuaren 24ko EHAA, 165. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira. Agindu horren bidez deialdia egiten da 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko dirulaguntzetarako, eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzetarako.

6.3 artikuluan, hau dio:

«3.– Osagai horren zenbatekoa 100 eta 250 euro artekoa izango da, 27. artikuluan zehaztutako batez besteko notaren eta ikasketa-motaren arabera. Masterren kasuan, 250 euroko zenbatekoa jasoko dute gehienez.»

Baina hau esan behar du:

«3.– Osagai horren zenbatekoa 100 eta 250 euro artekoa izango da, 28. artikuluan zehaztutako batez besteko notaren eta ikasketa-motaren arabera. Masterren kasuan, 250 euroko zenbatekoa jasoko dute gehienez.».

8.4 artikuluan, hau dio:

«4.– Ikasketa erdipresentzialak, lineako laguntzarekin batera, direnean, hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra 200 eurokoa izango da, betiere, ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena 50 kilometrotik beherakoa baldin bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.»

Baina hau esan behar du:

«4.– Lineako laguntza duten ikasketa erdipresentzialak direnean, 200 eurokoa izango da hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra, betiere, 50 kilometrotik gorakoa bada ohiko bizilekutik ikastegira edo tutoretza-saioak jasotzeko ikastegi eskuordetura dagoen distantzia laburrena, eta Euskal Autonomia Erkidegoan badago.».

33. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan, hau dio:

«2.– Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost egun balioduneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2020ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

3.– Eskatzaileek haietan matrikulatzeko epeak 2020ko abenduaren 31 baino geroago bukatzen duen ikasketak egiten badituzte eta ezin badute beka ikasturte honetan eskatu, 2021-2022ko ikasturtean eskatu ahal izango dute, betiere ikasketa horiek 2022ko ekainaren 22an baino lehenago bukatzen badute.»

Baina hau esan behar du:

«2.– Salbuespen gisa, eskatzaileek 1. puntuan adierazitako epea amaitu ondoren hasten badituzte ikasketak, matrikula egin eta hurrengo 5 egun baliodunetan egin beharko dute beka-eskaera. Ez da inola ere onartuko 2020ko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerarik.

3.– Baldin eta 2020ko abenduaren 31 baino geroago ere matrikulatu daitekeen ikasketak egiten badituzte eskatzaileek, eta ezin badute beka ikasturte honetan eskatu, 2021-2022 ikasturtean eskatu ahal izango dute, ikasketa horiek 2022ko ekaina baino lehenago bukatuz gero, betiere».


Azterketa dokumentala