
172. zk., 2020ko irailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3474
EBAZPENA, 2020ko uztailaren 30ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak.
AURREKARIAK
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez (EHAA, 2020ko abuztuaren 31koa) EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzetarako deia egiten da.
Agindu horren 4.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzari dagokio bigarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, dirulaguntzen ebazpenerako proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak hautatuko ditu, baita Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.
Era berean, Aginduaren 4.2 artikuluari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, beti ere Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dute.
Horrez gain, Aginduaren 4.3 artikuluak adierazten du Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako langile publiko batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela. Eta baita Organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.
Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Dirulaguntza horietarako deia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren bitartez egin da (EHAA, 2020ko abuztuaren 31koa).
Mahaikideak:
Begoña Gana Camiruaga andrea, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzako teknikaria.
Aitor Eguinoa Isasmendi jauna, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzako teknikaria.
Idazkaria:
Lidia Barrutia Arregi andrea, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzako teknikaria.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta beronen kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020 uztailaren 30a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.
RSS