Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2020ko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3473

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notarioen lehiaketa arrunta ebazteko notarioak izendatzen dituena.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko izapidetutako espedientea. Notariotza horiek 2020ko ekainaren 11ko Ebazpenaz (2020ko ekainaren 17ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat, eta azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena, eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan iragarritako notariotzak hornitzeko, jarraian zerrendatzen diren notarioak izendatzea:

– Bilboko Notariotzarako, José Maria de la Peña Cadenato jauna (José Maria Rueda Armengot notario jaunak erretiroa hartu duelako).

– Lasarte-Oriako Notariotzarako, Javier Mota Pacheco jauna (Miguel Angel Martínez Urroz notarioa lekuz aldatzeagatik).

– Segurako Notariotzarako, Maria Longarte Ulacia andrea (Carlos Valverde Gonzalez notario jauna lekuz aldatzeagatik).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 24a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala