Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2020ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3452

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Langile Sindikal Batasuna - Unión Sindical Obrera (LSB-USO)» sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da, «langile Sindikal Batasuna – Unión Sindical Obrera (LSB-USO)» sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeari buruzkoa. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko uztailaren 23an aurkeztutako zenbait agiriren bidez eskatzen da aipatutako sindikatuaren estatutu-aldaketari buruzko dokumentazioa gordailutzea.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean honako hauek daude: gordailutze-eskabidea, 12. biltzar nazionalaren akta eta Euskadiko 1. kontseilu nazionalaren batzarraren akta (12. agintaldia), zeinaren bidez estatutuak aldatzeko erabakia hartu baitzen, estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua.

Aurrekari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia jasota dago apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatutako sindikatuaren estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Langile Sindikal Batasuna – Unión Sindical Obrera (LSB-USO) sindikatuaren estatutu-aldaketaren akta eta aldatutako estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala