Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2020ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3447

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 26koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen II. faserako deialdia (Elkartek programa), 2020ko ekitaldirako.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da –Elkartek programa– (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

Aipatutako agindu arautzaile horren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, II. faserako deialdia egin behar da, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak esleitzeko, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua hauxe da: II. faserako deialdia egitea, I. fasean onartutako proiektuetarako laguntzak esleitzeko. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan I. fasea aurreikusi zen, eta horretarako deialdia 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen (2019ko abenduaren 20ko EHAA, 242. zk.). Aipatutako agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek programa), 2020ko ekitaldiari dagokionez. Proiektuak 2020ko eta 2021eko ekitaldietan egitekoak izango dira.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 38.000.000,00 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehenago, zenbateko hori aldatu ahal izango da; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste I+G+b laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

3. artikulua.– Betekizunak.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Elkartek programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 18. artikuluetan proiektu eta entitate eskatzaileei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla.

4. artikulua.– Eskabideak: aurkeztea eta epea.

1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea (agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da, Elkartek programa).

2.– Honako egoitza elektroniko honen bidez bakarrik eskuratu eta bete ahal izango da eskabidea:

https://www.euskadi.eus/servicios/1027106/ (gaztelania)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027106/ (euskara)

Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»ren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/micarpeta

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko irailaren 22an amaituko da, 12:00etan.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta laguntzak emateko proposamena egiteko, ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria: teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako titularra, Aitor Urzelai Inza.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

● Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Mikel Amundarain Leibar; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

● SPRIren ordezkari bat, Maite Hernández Hernández; eta ordezkoa: Miguel García Altuna.

● Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Jesús Ángel Martínez Martínez; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-lanak egingo baititu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 26a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala