Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2020ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3445

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 29koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, baita espezialitate berriak eskuratzekoan ere, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu ziren). Halaber, argitara ematen da gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaien zerrenda ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deialdia egin zen, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

2020ko uztailaren 6ko Ebazpenaren bidez, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, aipatutako hautaketa-prozeduretan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta behin aztertuta, aipatutako deialdiaren 4.3 oinarriak xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzekoan ere, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu ziren).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2020. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE 2020. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

Era berean, behin betiko ebazpena, xedapen-zatian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3. artikulua.– Onartzea gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Aipatutako behin betiko zerrenda, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko da:

http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2020. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE 2020. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) – «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ – «2020ko EPE. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» – «Aurreko probak» – «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».

4. artikulua.– Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatzen diren gainerako betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik. Deialdiaren 11. oinarriak xedatutakoari jarraiki hautatuko diren izangaiek aurkeztu behar dituzten dokumentuak ikusita egiaztatzen bada interesdunen batek betekizunen bat betetzen ez duela, prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu izangai horrek.

5. artikulua.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 29a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala