Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2020ko abuztuaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3332

AGINDUA, 2020ko uztailaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baita zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak modu globalean betetzea, Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean.

Basauriko udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren dokumentuak memorian justifikatzen du lehendik ere lurzoru-erreserba nahikoa badagoela plangintzan zuzkidurazko bizitokietarako, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 81. artikuluan eskatutako gutxieneko proportzioan; aipatutako 2/2006 Legearen 105.5 artikuluan eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera.

GERTAKARIAK

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketaren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2020ko uztailaren 8an egindako 2/2020ko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako dokumentuak Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 2.244 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, AOR Basconia Noreste, AOR Basconia Sureste, AR 01 Azbarren eta AR 02 San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe eremuetan egindako lurzoru-erreserbetan honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarra Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan betetzea; zehazki, AOR Basconia Noreste, AOR Basconia Sureste, AR 01 Azbarren eta AR 02 San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe eremuetan.

Bigarrena.– Baimen hori Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari, baldintzatuta geratuko da, 2/2006 Legearen 105. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena, zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruren batean (hartzailea edo igorlea) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena.– Basauriko Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da, amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala