Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2020ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SANTURTZIKO UDALA
3276

IRAGARKIA, Santurtziko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 18.4 Xedapen Aldaketa behin betiko onesteari buruzkoa.

Udalbatzak 2020ko maiatzaren 28an egin zuen 2020/4 Osoko Bilkuran ebatzi zuen Santurtziko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 18.4 Xedapen Aldaketa behin betiko onestea, zeinak berresten duen 4.4.20 artikulua, hezkuntzako ekipamendu pribatuen erabilera aldatzeari buruzkoa, bazter uztea. Ebazpenak inongo hirigintza-tresna behin betiko onetsi gabe duten guztietan du eragina.

Gainera, ACR-113, ACR-115 eta AGR-214 banaketa-eremuen fitxak zuzendu dira 2019ko apirilaren 1ean Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Kostalde eta Itsasoaren Jasangarritasunerako Zuzendaritza Nagusiak emandako txostenarekin bat etorriz.

«3.1. Hezkuntzako ekipamendu-erabilera» erabilera nagusi gisa ezarrita duten banaketa-eremuek ACR akronimoa aldatu eta ACE akronimoa hartu dute euren erabilera nagusia zuzenago azalduta ager dadin.

Behin betiko onespen-iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, Udal honen iragarki elektronikoen atalean eta Bizkaiko Lurralde Historikoan hedapen handia duen egunkari batean argitaratuko da.

Santurtzi, 2020ko uztailaren 21a.

Alkatea,

AINTZANE URKIJO SAGREDO.


Azterketa dokumentala