
157. zk., 2020ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3259
IRAGARKIA, 28/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (jurisdikzio-babesa) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian, ESK sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, 28/2020 zenbakiko jurisdikzio-babesaren izapideen bidez jorratzen ari dena, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuak 2020ko urtarrilaren 27an emandako Ebazpenaren aurka, 2020ko urtarrilaren 30eko greban medikuek eman beharreko gutxieneko zerbitzuei dagokienez.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 28a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS