Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2020ko abuztuaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3250

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez 2020ko deialdira aurkeztu diren osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak ematen baitira. «Interes bereziko ekintza osagarriak» lerroa.

Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 24ko agindu bidez (2020ko maiatzaren 4ko 82 zk.dun EHAAn argitaratua), 2020ko urteari dagozkion laguntzetarako deialdia egin zen, osasunari buruzko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako.

Agindu horretako 13. artikuluan ezartzen denez, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, balorazio-batzordeak proposatuta.

«Interes bereziko ekintza osagarriak» lerrora aurkeztutako eskabideak begiratu, balorazio-batzordearen proposamena aztertu, eta proposamen horren arabera:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Interes bereziko ekintza osagarriak» lerrora aurkeztu diren lu eskabideei ematea laguntzak; eranskinean adierazten dira.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.

(Osasun Sailburuordetzako titularraren ordez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 2.1 artikuluan eta xedapen gehigarrian ezarritako erregimenaren arabera)

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

JUAN JOSE AURREKOETXEA AGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala