
157. zk., 2020ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (325 KB - 5 orri.)
- EPUB (372 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3249
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuei 2019ko dirulaguntzak ematen baitzaizkie, musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuetarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduari jarraituz.
2019ko abenduaren 10ean, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Agindua, musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuetarako dirulaguntzen deialdia egiten duena 2019ko ekitaldirako, hain zuzen ere 2018-2019 ikasturtean izandako kostuak partez finantzatzen laguntzeko.
Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak ebaluatu ditu aurkeztutako eskaerak, aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta, betiere, jarduketa guztietan errespetatuz oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko ezarritako prozedura. Ebaluazio horren emaitza ikusita, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak –horretarako izendatu baitzen aipatutako artikuluarekin bat etorriz– ebazpen-proposamena egin eta helarazi zion Hezkuntzako sailburuordeari, hautaketa-prozesuan onartutako eskaerei dirulaguntzak eman eta ukatzeko.
Hezkuntzako sailburuordeak proposamena jaso ondoren, eta aginduaren 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz, sailburuordeak berak ebatziko ditu eskaerak eta erakunde interesdunei jakinaraziko dizkie. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du gehienez, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Adierazitako horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei ematea musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuei zuzendutako dirulaguntzak, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera, 2018-2019 ikasturteko kostuak partez finantzatzeko, betiere Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren proposamenez.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Gainerako betekizunei dagokienez, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 26ko Aginduan xedatutakoa.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 20a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.
RSS