Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2020ko abuztuaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3248

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 22koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen Balorazio Batzordeko bokalak.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez onartu dira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen 2020 urteko deialdiko oinarriak. Agindu horren 6.2 oinarrian zehazten denez, «balorazio-batzorde bat sortuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Hiru pertsonak osatuko dute: batzordekideak izango dira hirurak, zuzendaritza eskudunari atxikiak, horietako bat programa honen arduraduna izango da, eta zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira beste biak. Elikagaien kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen baten bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua».

Ikusirik apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hau

EBAZTEN DUT:

Beherago zehaztuta dauden pertsonak Balorazio Batzordeko kide izendatzea. Batzorde horrek, batetik, 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako laguntzetarako eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta, bestetik, ebazpen-proposamena egingo du:

Batzordeburua:

– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy jauna, Elikagaien kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ikerketa-programen arduraduna.

Bokalak:

– Irache Llantada López andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, idazkari gisa jardungo duena.

– José Ángel López de Munain Ruiz de Luzuriaga jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala