Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2020ko abuztuaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3245

850/2020 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jorge Romeo Ollora jauna hautatzen baita Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren zuzendari lanpostua betetzeko.

Aztertu da Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren ekainaren 9ko 481/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2020ko ekainaren 26ko EHAAn (125. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jorge Romeo Ollora jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jorge Romeo Ollora jauna Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko abuztuaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala