
157. zk., 2020ko abuztuaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3243
EBAZPENA, 2020ko uztailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Fisika Aplikatua I Sailaren arautegiaren aldaketa onartzeko dena.
Fisika Aplikatua I sailaren arautegia 2012ko otsailaren 1eko EHAAn argitaratu zen.
Aldaketa unibertsitateko Fisika Aplikatua I saileko kontseiluak onetsi zuen 2019ko abenduaren 18ko bileran eta txosten juridikoa eta Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzaren txostena, biak aldeko, zituelarik.
Sailen Oinarrizko Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiak onartuko du, eskumenak eskuordetuta, Fisika Aplikatua I Sailaren Arautegiaren aldaketa, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.
Horregatik guztiagatik, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Fisika Aplikatua I Sailaren arautegia onartzea, eranskinean zehazten den bezala.
Bigarrena.– Agindua ematea arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.– Fisika Aplikatua I Sailaren arautegia indarrean sartuko da argitaratu eta hurrengo egunean.
Leioa, 2020ko uztailaren 24a.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
ERANSKINA
FISIKA APLIKATUA I SAILEKO ARAUTEGIA
1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.
Fisika Aplikatua I sailaren egoitza administratiboa Bilboko Ingeniaritza Eskolan dago (Torres Quevedo plaza 1, 48013 Bilbao).
2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.
Fisika Aplikatua I sailak honako atal hauek dauzka:
– Bizkaiko Campuseko sail atala, Bilboko Ingeniaritza Eskolari atxikitako kideek osatua.
– Gipuzkoako Campuseko sail atala, Arkitektura Goi Eskola Teknikoari eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolari atxikitako kideek osatua. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan dauka egoitza.
3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.
Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria, idazkaria, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle ez-iraunkor doktore guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat, sailak ematen dituen zikloetako (graduko, masterreko eta doktoregoko) ikasleen bina ordezkari, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.5 artikuluaren zehaztapena.
Masterreko ikasleen ordezkariak sailak eskolak ematen dituen ikastegietako ikasleen kontseiluen bitartez aukeratuko dira, ikastegietako ikasleen kontseiluen arautegiek xedatutako prozedurari jarraikiz.
5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13.1 artikuluaren zehaztapena.
Batzorde iraunkor bat eratuko da, honako osakide hauek izango dituena:
– Zuzendaria (batzordeko burua izango da).
– Idazkaria.
– Sail ataletako koordinatzaileak, egonez gero.
– Irakasle-ikertzaileen hamar ordezkari. Horietako bederatzi irakasle-ikertzaile iraunkorren artetik eta irakasle-ikertzaile ez-iraunkor doktoreen artetik aukeratuko dira; hamargarrena, berriz, sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen artetik.
– Ikasleen ordezkari bat.
– Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
6. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.
Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da eta, gehienez, bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan.
7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.
Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi batetik bestera arteko tartea 10 minutukoa izango da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.
8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.
Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, zazpi eguneko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.
9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.
Saileko kontseiluko eta batzorde iraunkorreko kide titular bat kanpoan edo gaixorik dagoenean, eta, oro har, bertan ez dagoenean arrazoi justifikatuengatik, bere zerrendako hurrengo kide ez-hautetsiak ordezkatu ahal izango du. Horretarako, bere egoeraren berri eman beharko dio organoko buruari bilera baino 24 ordu lehenago, gutxienez.
RSS